Arabako Diputazioak atzera bota du Lamuza parkea berritzeko diru-laguntza

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2011ko urr. 28a, 01:56

Arabako Diputazioak  hasi gabeko obrekin aurrera egiteko intentzioa erakutsi duen arren, Lamuzako parkearen birgaitzea behin behinean geldituko da, krisi ekonomikoa arrazoi.
 
Aldaikoerreka ibaiaren konponketa eta saneamendurako proiektua onartuta dago, Diputazioarekin hornidura ekonomikoa adostuta duelako. 
Zentzu honetan, instituzio honetatik 3 milioiko inbertsioa egiteko konpromisoa hartuta zegoen 2011-2013 arteko birgaitzerako. Obra osoak 16 milioi euro balioko ditu eta fase desberdinetan burutuko da.
 
Lehenengo fasean ibaiaren naturalizazioa egingo da, parkean integratzeko helburuarekin.  Honekin batera ur zikinetako tutueria ibai ingurutik kenduko da, isuriak ekiditeko asmoz.
 
Era berean, tutueria honek aurretik sortzen dituen arazoak direla eta, Zumakalarregi etorbidetik pasatzen den tramoa birgaitzea bilatzen da, usain txarrekin behin betiko bukatzeko.
 
Ibaiaren birgaitzearen lehen fase hau Ugarteko dorrearen eta Lamuzako plazaren arteko zatian eramango da aurrera.
 
Proiektua burutu ahal izateko adostuta zegoen diru hori jasotzea izango da udalaren erronka.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide