Arroz alea

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aranbarri 2018ko ots. 17a, 21:17

Lantokiko Prestakuntza, lanbide heziketaren ezaugarri nagusia da, lan merkatuaren eta ikaslearen arteko zubia. Nire iritziz oso ikasgai aberasgarria da ikasleentzat, klasean ikasitako materiaren arlo praktikoa aurkitzeaz gain pertsona gisa beraien autonomia lantzen dutelako. Askorentzat lehen kontratu bat lortzeko aukera ere bada. Adibidez pasa den kurtsoan Lantoki Prestakuntza egin zuten ikasleen heren batek lehen kontratu bat lortu zuten lantegi berean, eta beste %25ek beste toki batean praktikak bukatzerakoan.

Lantokientzat ere positiboa dela uste dut, etorkizunean beharko dituzten langileen formazioan parte hartu dezaketelako. Oraindik lan asko dago egiteke, kasu askotan lantegiek ez dute langile berririk hartzen, harik eta dituzten langileak erretiratu arte. Gero etortzen dira arazoak, langile berriak ez dira %100ean aurreko langileen funtzioak betetzeko gai lehen egunetik, eta horrek produktibitatean dauka eragina. Azken urte hauetan joera hau aldatzen ari den arren, asko aurreratu beharko da lanpostu duinak mantentzeko. Azkenik, Aiaraldeko etorkizuna bermatu nahi badugu, derrigorrezkoa izan beharko da ikasleek, lantegiek, ikastetxeek eta gainontzeko eragileek batera lan egitea. Lantokiko Prestakuntzak bere arroz alea jartzen du paella erraldoi honetan, baina guztion esku dago kuzinatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide