[IRITZIA] Borroka, duintasuna eta zintzotasuna

Tuesta joan zaigu, Vianako laudioarra. Nafarroatik gure herrira lan etorri zen eta borroka eta lorpenez betetako urteak eman zizkigun abertzalea.

Ezin dut Tuestaz hitz egin Aceros eta keramikan zein trenbidean bizitako enboskadak gogora ekarri gabe. Zelako garaiak haiek. Azkenean ez genuen lortu aberastasun hori Laudion geratzea, bataila hura ez genuen irabazi. Baina  borrokaren, duintasuna eta zintzotasunaren gerra irabazi genuen. Atzo bertan komentatu didate bera eta beste kide batzuk (horietako batzuk joan egin dira jada) izan zirela martxoaren 3a izan eta bi egunera Gasteizera Aceroskeo langileek emandako dirutza eraman zutenak, sarraskiko biktimen senideei laguntzeko. Borroka, duintasuna eta zintzotasuna.

Udaletik igaro zinen herria martxan jartzeko, diktaduraren horrenbeste urteren ostean funtsezko zerbitzuen erabateko falta zuelako. Borroka horretan kide onez lagundua egon zen, baina bere borroka gogoak eta burugogorkeria nafarrak ekarpen handia egin zuten.

Tuesta eta bere auzoa, Tuesta eta bere parkea, bere aparkalekuak, ibaia, Santa Cruzeko ermita... zenbat buelta udaletxera, obra zinegotzi gizajoak! Baina hor dugu auzoa orain, txukun-txukun, txikiek eta ez hain txikiek gozatu dezaten.

Tuesta eta Gardeako ortua, zenbat tomate eta piper gozo jan ditugu... zenbat ordu baratzean, lana eta mimoa uneoro.

Tuesta eta bere bazkariak... dena ez zen borrokatzea izango... indaba eta urdai horiek... Zigorrek ekartzen zizkigun txuletak... une onak lagunartean.

Azken garaiak Amiantoaren Biktimen Elkartearekin lan egiten igaro ditu. Horrek badu zerikusia Acerosekin eta lan baldintzak hobetzeko egin zituen borrokekin.

Tuesta, borroka, duintasuna eta zintzotasuna. Uste dut gazteenok asko dugula ikasteko joaten ari zaigun belaunaldi horretatik.

Gora Tuesta!!!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide