Egun hauetan irakurri eta entzun ahal izan dugu zenbait hedabidetan eta Laudioko udal komunikazio plataformetan udal gobernu taldeak parte hartzerako aurrekontuak osatzeko prozesua abiatu duela.
Ekimen hori “parte hartzerako aurrekontua” izendatzea herritarrei iruzurra egitea da. Abian jarri dena ez du zerikusirik auzokideen parte hartzerako tresna historiko horrekin, zabaltzen ari dena munduko hainbat txokotan eta jatorria Porto Alegreko udalean (Brasil) duena, 80ko hamarkadan.
Parte hartzerako aurrekontuek eztabaida eta hausnarketa prozesuak suposatzen dute, zeintzuetan herritarrek proposatzen, eztabaidatzen, lehenesten eta erabakitzen duten udalaren aurrekontuaren zati handi bat.
Laudioko Udalak egindako proposamenaren kasuan, “auzokideen ideia txikien bilketa” izendatu beharko lukete (edo betidanik iradokizunetarako postontzia bezala ezagutu dena). Proposamenak 200.000 euro jasotzen ditu, hau da, udal aurrekontuaren %0,85, gutxi gorabehera.
Laudioko Udalaren planteamenduan, herritarrek -banaka edo elkarte batean- aukera daukate 60.000 euroak gainditzen ez dituzten proposamenak egiteko. Gero analizatuak izango dira, ebaluatuak eta lehenetsiak udalaren aldetik, eta ez herritargoaren aldetik. Azkenik, udal aurrekontuetan jasoko dute edo ez, zinegotzien arabera.
Zenbat balio du igogailu batek? Eta arrapala mekanikoak? Zenbat auzo edo ikastetxe bateko obra txikienek? Eta 500 metroko bidegorriek?
Aurreko parte hartzerako politiketan sakontzeak suposatu beharko luke handitzea proposamen, eztabaida eta erabakimen prozesuak, herritarrek parte hartu dezaten,. Partaidetza baliatuta adostuko diren diru kopuruak ere handitu beharko lirateke.
Udal gobernu taldearen proposamenak ez du ez bata ez bestea egiten, baizik eta bi egoerak murriztu; diru kopurua txikitu du 60.000 eurora (erridikulua hainbat lan eta proiekturi dagokienez) eta parte hartzea proposamena egiteko eskubidera mugatzen du (berez, hori beti existitzen da edozein erakundetan). Gainera, zehatz-mehatz argitu dute, zalantzarik egongo balitz bezala, zeintzuk diren ekimenean sartzen ez diren kontu guztiak.
Hori parte hartzerako aurrekontuak izendatzea iruzurra da, eta iraina benetako parte hartzerako aurrekontuekiko, ahalegin, denbora, inbertsio eta dedikazio handiz abiatu baitira mundu osoan. Ez ditzagun tranpak egin eta gauzak modu egokian izendatu ditzagun... Iradokizunetarako postontzia.