Hala da, Aitor, Guardianek, ondo taxututako plan bat zuen, gauzatu egin du eta, gainera, ondo atera zaio. Eta batzuk eskatzen hasi diren bezala, lursailak birkalifikatzen badizkiogu, hori izango da perfekzioa. Baina kasu honetako gainerako eragileei buruz esan dezakegu... PORROTA... Porrot ikaragarria.
Aitorrek bere artikuluan egiten duen metaforarekin jarraituz, xakeari buruz hitz egiten jarraituko dugu. Eta gai honetan inplikatuta dauden beste agenteak, Guardianek lehen xakea eman zuenean (2025/01/21), partida bat zegoelaren jakitun izan ziren, eta badirudi lehen aldiz jakin zutenean ia pieza guztiak galduta zituztela. Ondoren, etsipenezko mugimendua 2025/07/04 ostirala xake mate eman arte.
25/01/31n, lehen mobilizazioa egin zen lantegia itxi egin zela salatzeko, eta instalazioak zein gainbehera egoeran zeudela ikusteak txunditu ninduen.
Altzarrate ingurua, Glavista zena, erabat abandonatuta zegoen, eta zenbait lekutan botiloien arrasto ugari daude. Baina, nire harridurarako, Villosa parkerantz doan inguru guztia abandonatuta zegoen, eta kristal batzuk ere hautsita zeuden, ikusi izan ez banu, ez nukeen sinistuko.
Urtarrilaren 31ko mobilizazioan harriduraz ikusi nuen instalazioak abandonatuta zeudela, inor ez zen konturatu?
Guardianeko sindikatuak ez al ziren konturatu urte hauetan enpresa desmantelatzen ari zirela? Edo sindikatuak beste gauza batzuetan pentsatzen ari dira? Nire ustez, errua gainerakoek dutela esateaz gain, eta erru zati bat izango dutela, seguru baietz, beste hausnarketaren bat egin beharko litzateke.
Guardianek plan bat zeukan, eta burutu egin du, nahiz eta eskualdearen kalterako izan, aitortu beharko zaie ongi egin dutela, gure zoritxarrerako onegi
Eta erakundeek zer? Ziur al daude ezin zirela adiago egon pizten ari ziren larrialdiko argiekin? Edo instituzioak aretoko borroketan ari dira benetako arazoei erreparatu ordez? Eta nola ez, errua gainerakoena izango da, gainerakoena ere bai, baina beste zerbait ere egin beharko da.
Eta egurra emateaz gain, uste dut denok ikasi behar dugula egoera honetatik eta Guardian eredutzat hartu. Plan bat zeukaten, eta burutu egin dute, nahiz eta eskualdearen kalterako izan, aitortu beharko zaie ongi egin dutela, gure zoritxarrerako onegi.
Aiaraldean utzi egin behar diogu gainerakoek, nik lehenengoak, egiten dutenaz edo egiten ez dutenaz kexatzeari, eta lanean hasi behar dugu eskualdearekin egingo duguna birpentsatzeko, eta horretarako plan bat behar dugu.
Plan hori GUZTIEN ARTEAN adostu eta landu beharko dugu. Utziko ditugu egoak eta etsaiak, eta DENOK batera lanean jarriko gara behingoz, zeregina handia baita eta denbora urria.