Esango nuke jada lehenengo edo bigarren edizioan kilometro bat egin genuela korrikan Zuhatzan, Piko iturritik elizaraino, hots etxean bertan. 2004. urtera arte, Panpara etorrita, euskaldunberri hasiberri gisa, dantzari gisa, Euskal Herri libre baten maitale gisa eta jaizale xume gisa arrasto ezabagaitzak utzi zituen gure memorian.
Ordutik, hainbat izan dira nik eta lagunek munduko txoko honetan Korrika burutu eta sustatzeko egindako saiakerak. Ez nintzen berehala jabetu ahaleginaren zailtasunaz. Agintari eskudunek ez dute Korrika diasporan zabaldu eta gizarteratzeko moduko produktutzat, nahiago dituzte beste gauza batzuk, tamalez!
Nire irakasle rolak, Korrika luzatzeko aukera ematen dit, kultur ekintza gisa eta bere kultur ondarean sakonduz, ez soilik, mundua pandemian murgildu zen arte ohiko zen moduan egutegiaren urte bakoitietan. Korrikaren musika funtsak markak ditu gure memorietako bakoitzean. Korrikak aldarrikapen izateari uzten dio, abangoardia bilakatuz, ez beti ulertua eta gustu eta modei aurrea hartuz.
2022. honetan, bi urteren ostean, zeinetan jai DNA gelditu den, arnasa da masa handi horrek berriro ere Euskal Herria zeharkatzea eta xede bategatik izatea, zeina gora doan marea modura, inoiz itsasgora erdiestera heltzen ez dela dirudien. Balio beza oraingoan, beharrezko hizkuntza politikek azeleragailua zapaltzeko behingoz!
Badira beti egunak, zeinetan herri-minaren motxilak pisu handiagoa eta handiagoa hartzen duen. Martxoak 31 ez da salbuespena izango. Aldarrikapenak, festak eta hainbat eta hainbat hurbileko eta ezagunen lanak merezi du, merezi duzue, onena.
Aupa Amurrio eta Aiara, noski!
Besarkada handi bat!
Korrikaren alde!
Euskararen alde!