IRITZIA

Elkarlanaren emaitzak

Orozkoko EH Bilduko kideak artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

2023ko bagilaren 17an agintaldia hasi zanetik, EH Bilduko Orozkoko Udal Talde Politikoa osatzen dogun lau zinegotziok orozkoarren bizitzak hobetuteko proposamen konkretuak Udalera eroan doguz. Holan, 2024 eta 2025eko udal aurrekontuak hobetu egin dabezen hainbet eta hainbet proiektu onartu direz EH Bilduren iniziatibari esker.

Beste batzuen artean, trantsiziño energetikoaren, gobernantza feministaren, herri irisgarri eta berde baten, etxebizitza eskubidearen, mugikortasuna hobetutearen eta tokiko merkataritza indartutearen aldeko ekarpenak egin doguz.

Jasangarritasunari begire, udal eraikinetan eguzki plakak imintea, energia komunidadeak martxan imintea sustatzea eta kaleko hondakinek gaika birziklatu ahal izeteko edukiontziak imintea. Feminismoan aurrera iteko, Emakumeen* Etxea abiatuteko prozesua martxan imintea, zaintza beharren inguruko diagnostikoa eitea eta puntu beltzetan argiteria handitutea. Orozko hobetuteko, etxebizitza beharren inguruko diagnostikoa itea, Irisgarritasun Plana eguneratutea eta auzoen arteko mugikortasuna hobetutea eta herriko dendetan erostea animetako bono kanpaina aurrera eroatea. Danera, 80.000 €-tik gorako balioa daukien aurrekontu partidak adostu doguz Udal Gobernu Taldearekin.

Gauzek iteko beste modu bat posible dala erakusten gabiz. Diferenteen artean ados imini eta elkarlanean gure herriarentzako beharrezkoak eta positiboak direzen proiektuak martxan iminten gabiz.

EH Bildutik konpromisoa dekogu Orozkon bizi direzen pertsona danen alde lan egin eta gure herriak dekozen arazoeri eta erronkeri proposamen barriek eta soluziño barriek emoteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide