IRITZIA

Gazteok gure bizitzak duintasunez aurrera eramateko beharrezko zerbitzu bat da garraioa

Erabiltzailearen aurpegia Aitzol Moya Oliver 2024ko ots. 2a, 12:30

Aiaraldeko gazteok garraio publikoa egunero erabiltzen dugu eta honen egoera prekarioa jasan behar dugu uneoro. Guztiontzat dira ezagunak atzerapenak, azken orduko kantzelazioak eta bidaien prezioen igoera.

Renfe C-3 aldiriko trenen egoera kaxkarra da. Inbertsio milioidunak saltzen dizkiguten arren, egunerokotasunean aldiriko zerbitzuak ez ditu gazteon beharrak asetzen. Astebururo herriz-herriz joateko ordutegi ratioa murriztea, gaueko trenak ezabatu izana edota azken orduan tren zerbitzua bertan behera uztea egoera horren adibide garbiak dira.

Autobus zerbitzuaren egoera ere antzekoa da. Gasteizera, Murgiara… ikastera edota lan egitera goazen gazteok Alavabus erabiltzen dugu. Ikasle askoren ordutegiak ez du bat egiten autobusaren ordutegiarekin, askotan aurrerapen handiekin hartu behar izaten ditugu klasera joateko.

Jarraituz, garraio publikoak prekario bihurtzen du herri txikietako gazteon egoera, aldiriko bus zerbitzu murriztua dela eta. Asteburuetan Artziniegatik Amurriora joateko bakarrik 4 bus eskaintzen dira.

Gazteok gure bizitzak duintasunez aurrera eramateko beharrezko zerbitzu bat da garraioa. Horregatik, premiazkoa da garraio publikoaren maiztasuna handitzea, zerbitzua zabaltzea eta prezio duinak ezartzea.

GAZTEOK EUSKAL HERRIAN BIZITZA DUINAK BEHAR DITUGU!

BATU BIZITZEN ALDEKO BARRIKADARA!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide