2013 urteko abuztuan, nere nebak Chamonixen UTMB ospetsua bukatu zuenean erabaki nuen mendian korrika egitea probatu behar nuela. Bertan izandako giroa eta nire nebak helmugara iristean sentitu zuen poztasuna, harrotasuna, zirrara… nik ere sentitu nahi nuen. Helburua zehaztu, eta lortu arte borrokatu.
Hasierak beti izan dira gogorrak, ordura arte mendian ibiltzen nintzen, baita eskiatzen ere. Baina korrika egiten hastea gogorra iruditzen zitzaidan. Pixkanaka-pixkanaka mundu honetan disfrutatzea lortu nuen, erraza zen, nire bizitzako bi alderdi garrantzitsu uztartzen zituelako: kirola eta mendia.
Mendian egoteak eta korrika egiteak onura ezberdinak ditu niretzat, sasoian mantentzen laguntzen dit. Arlo psikologikoan, berriz, nagikeriari aurre egiteko balio dit, nire egunerokotasunetik deskonektatzeko arazoak, estresa, ardurak, buruhausteak, betebeharrak eta abar alde batera utzita. Burua “off” modura jarri, eta aurrera joatean zentratzen naiz bakarrik.
Izugarria da lasterketa bukatu ondorengo ongizate sentsazioa, markaturiko helburua betetzean sentitzen dudan poztasuna, urguilua adierazteko ez dago hitzik.
Badakit ez dudala lasterketarik irabaziko, hori ez da nire helburua. Baina zergatik ez aurrera egiten jarraitu?