Hiria eta herria

Erabiltzailearen aurpegia Aketza Merino 2014ko ots. 20a, 00:26

Nork ez du inoiz bere herritik ihes egitea desiratu? Orokorrean, herri batean bizitzeak abantaila batzuk dauzka (nire ustez bederen) hirian bizitzearekin konparatuta. Baina ezin dugu baztertu herriak harreman sozialen ikuspuntutik itogarriak izan daitezkeela batzuetan.

Askotan esaten denez, “hemen denok ezagutzen gara elkar”. Komunitate txikietan indibidualismo eta pribatutasuna mantentzea zaila izaten ohi da. Familia eta lagunen hurbiltasuna onuragarria bada, ematen diguten babesagatik, bereziki garai txarretan, beste kasuetan oso presio handia sor dezake pertsona baten inguruneak, ohitura, arauak eta normala omen dena zinez betetzeko. Bestela, jai daukagu! Gure bizitza izango da gai nagusia auzoko guztien solasaldietan.

Bestalde, hiriak anonimotasuna eta askatasuna eskaintzen digu, han daukagu loturak apurtzeko eta gure izaera oztoporik gabe erakusteko eta garatzeko leku aproposena. Kontrol-sozialetik askatzea oso erakargarria da. Baina, soziologoek esaten dutenez, gauden indibidualismoaren garai honetan arriskuak ere badira hirietan: sustraiak galtzea, bakardadea, babesik eza, segregazioa, alienazioa, jendetza artean norbere burua galtzea, etc.

 

Hiria eta herria, sare-sozial ezberdinak arau ezbedinekin, euren alde onekin eta txarrekin. Zeini deritzozu onena? Agian bi ereduen arteko oreka bilatzea izango litzateke aukerarik egokiena. Hala ere, susmoa dut ez daukaguna baloratzen dugula beti daukaguna baino gehiago. Badakizue: urrutiko intxaurrak hamalau…

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide