Aiaraldeko euskarari buruzko beste datu historiko bat

Erabiltzailearen aurpegia Aketza Merino 2016ko api. 13a, 12:31

XVIII. mendean Aiaraldeko ekialdean euskara nagusi zela erakutsi genuen hemen argitaratutako beste testu batean. Hurrengo lerrotan esango dugunak ez du Aiaraldeko euskararen historia aldatuko baina gure hizkuntzaren arrastoak topatzea pozgarria da edozein kasutan, eta lekuko guztiak biltzea komenigarria da.

1746. urtean Astobitzako Joseph de Urrutia Lezametak Ugaziko Bentilletan bizi zen emakume bati alabari buruzko berri faltsua zabaltzea leporatu zion Pedro Antonio de Larrea Urkabustaizeko alkatearen aurrean.

Dirudienez, erdaldun elebakarra zen Larrea hori. Horregatik, Urrutiak itzultzaile bat izendatu zuen, testigu gehienek “ygnoran el castellano siendo como son vizcaínos (...) en lenguaje”

Aukeratutako itzultzailea Joseph de Guinea Basterra izan zen, “inteligente en ambas lenguas”, garai hartan Inoson (Ynosu, testuan agertzen den moduan) bizi baina Lezamako Zulueta auzoan jaio zena.

Testuan ez dira lekuko guztien izenak agertzen; 8 bakarrik ezagutzen ditugu. Badakigu Miguel Otegui Arana gipuzkoarrak itzultzailearen beharra izan zuela, honek itzultzerakoan galdera bat ahaztu zuelako eta horrela jaso zuten epaiketan.

Beste kasutan ez da ezer esaten baina pentsatzen dugu gehienek itzultzailearen beharra izan zutela, Urrutiak esan zuen bezala Guinea izendatzerakoan. 

Beste bi lekuko ere gipuzkoarrak ziren, Francisco eta Ignacio Alcorta. Besteak aiaraldearrak ziren, adibidez Gabriel Aspuru Axpe baranbioarra eta Antonio Guinea, itzultzailearen anaia.

Ezin izan dugu besteen identitatea zehaztu baina bere abizenek argi erakusten dute bere jatorria, Astobitza, Baranbio eta inguru hauetan oso abizen ugariak izan zirelako: Antonio Aguirre, Pedro Ugarte, Francisco Isasi…

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide