Irakasten diguten Historia

Erabiltzailearen aurpegia Aketza Merino 2017ko abu. 18a, 12:56

Jaietan edo oporretan gauden bitartean, Bartzelonatik jaso ditugun berriek mundua ez dela gelditzen gogorarazten digute. Ia komunikabide guztiak morboren bila dabiltza, atentatuen irudiak erakusten eta autoreen datu ahalik eta zehatzen bilatzen. Beste batzuek interes politikoz beterik dauden adierazpen nazkagarriak bota dituzte.

Baina inork ez du atentatu hauen atzean zer dagoen azaldu. Fanatismoa da, bai, baina hura oso azalpen eskasa da. Eta, nire ustez, hor egon behar gaude historialariok, gaur egungo mundua eta gizartea azaltzeko, ez bakarrik iraganeko istorioak kontatzeko.

Maiz esaten da Historiaren xedea iraganetik ikastea dela akats berberak ez egiteko. Ez nago ados. Ororen gainetik, Historia oraina ulertzeko tresnarik onena da. Horregatik, historiaren irakaskuntza gure munduko egoera eta arazoak azaltzeko gai izan behar da. Ikasle baten ikuspuntutik, zertarako balio du errege baten bizitza goitik behera ezagutzea? Zergatik ikasi behar dira Wikipedian klik batekin eskuragarri dauden datuak? Aitzitik, prozesu historikoak garrantzitsuagoak dira, era konplexuago pentsatzera bultzatzen gaituztelako.

Mundu global batean murgilduta gaude eta bere sorrera, ibilbidea eta ezaugarri nagusiak ikasi behar ditugu. Horrek suposatzen du gure mugetatik haratago begiratzea eta munduko beste lekuetako historia ezagutzea. Hori da gure mundua eta gure gizartea ulertzeko bide nagusia, dogmatismo eta fanatismorik gabe. Bestela, gorrotoaren hazia loratuko du eta, hori gertatuz gero, haiena izango da garaipena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide