Norberarena bezala sentitu daiteken kultura batekin amets egin dut. Partekatzea, sortzea, desberdina izatea, intimitatea bizitzea, isiltasuna gozatzea, erabiltzea, bizitzea, espazio desberdinak sentitzea eta arazoei alternatibak ahalbidetzen duen kultura batekin.
Kultura batekin amesten dut zeinetan heztea ez den soilik eskolaren, unibertsitatearen eta familiaren zeregina. Kultura bat zeinetan denbora librea ere aintzat hartzen den. Dauden espazioak elkarrizketa eta ikasketa gune bezala moldatzen dituena.
Kultura batekin amesten dut zeinetan eguneroko une txikiez eta eguneroko bizitzaz gozatu daitekeen, une horiek oharkabean pasa ez daitezen. Une horietatik igarotzen baita bizitza, eta horien bidez topatu, eragin eta elkartrukatu daitezke esperientziak.
Kultura batekin amesten dut zeinetan huts egitea, zalantzak izatea, beldurrak izatea zerbait normala moduan ikusten den, eta hazkunde pertsonalerako etapatzat hartzen den.
Kultura batekin amesten dut zeinetan askatasunen mugak, arauak eta lege logiko eta bidezkoen existentziarekin uztartuko den. Zeinetan izkinak, atariak eta txokoak egongo diren, eta ia norberarenak bezala edo norbaitekin bizi daitezkeen. Kultura bat zeinetan espazio hutsak egongo diren, betetzeke daudenak, hiritargoak euren erabilera zehazteko aukera izango duena.
Kultura batekin amesten dut zeinetan informazioa hedatuko den. Kultura bat zeinetan jakintza eta boterea ez dauden banatuta pertsona jakin batzuen edo gutxi batzuen eskuetan. Kultura batekin zeinetan teknologia ez den bazterketa-gune berri bat, menperatu eta eskura duten horien esku soilik egongo dena. Kultura bat zeinetan zientzia-zirkuluak ikaskuntza-giroak izango diren.
Kultura batekin amesten dut zeinetan baloratuko den funtsezkoena prozesuak direla, emaitzak baino gehiago. Kultura bat zeinetan oinarritik parte hartu daitekeen, sustraietatik -ia "hutsetik"- diseinuetan, prozesuetan, planetan, politiken lanketan, arrakasta zein porrot uneetan.
Kultura batekin amesten dut zeinetan politikarekiko eta politikoekiko sinesgarritasuna berreskuratu daitekeen, edo zeinetan alternatiba erreal bat eskaini daitekeen, zeinetan euen hitza gurea izango den, eta ez inposatutakoa. Gauzak hala, kultura horretan hiritargoa ez den bezero, paziente edo administratu hutsa izango, lankidea baizik. Kultura bat zeinetan batera egiteko lana lan erreala izango den.