Txikitik handira: Nerbioiko ur-jauzia

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea 2018ko urt. 15a, 11:57

Nerbioiko ur-jauzia Santiago mendiko begiratokitik. / PHOT.OK

Nerbioi ibaiaren sorburua eta jauzi ezaguna Araban daude; begiratokia, berriz, Burgosko Santiago Mendia parkean, Berberana herrian.

Gibillo mendilerroko Urieta kobazuloan dago Bilboko itsasadarraren sorburua, eta Delika herriaren goialdean ur-jauzi ikusgarria. Gillarte eta Gibillo mendilerroen artean jaio diren Iturrigutxi, Ajiturri eta Urieta erreken elkarketa du jatorri ibaiak, eta 222 metroko desnibela hartzen du Delikan –Iberiar penintsulako luzeena da–. Urik ez du izaten euriteen edo urtzaldien garaietatik kanpo.

Jauzia Araba eta Burgos artean egonda, kokapenak polemika handia sortu du. Egia esan, Nerbioi ur-jauzia Amurriori dagokio, baina Nerbioi Begiratokira daramaten bide gehienak Burgosen daude, Santiago Mendiko Monumentu Naturalaren barnean. Lurralde-polemikak alde batera utzita, Amurrioko Udalak gogoratzen duen bezala, bi bide nagusi daude ur-jauziaz gozatzeko: Begiratokiak sarbide erraza du, baina bereziki igandeetan, jendez lepo egoten da. Urduñatik A-2625 errepidea hartu behar da edo CL-625 Burgosko Berberanatik, eta Santiago Mendiaren eremuraino heldu. Inguruetan aparkaleku nahikoa dago. Kontuz ibili behar da kotxea aparkalekuetatik kanpo utziz gero, ohikoa baita Guardia Zibila isunak jartzen ibiltzea, bereziki jai egunetan jende-oldea dagoenean.

Beste alternatiba bat Delikatik hurbiltzea da. Ibilbideak ibaiaren bidea jarraitzen du, eta bazter ezkutu eta xarmangarriak erakusten ditu. Kontuz ibili beharra dago ibaian ur asko jaisten den egunetan.

Hirugarren aukera bat Kuartangoko Gillartetik edo Lunatik abiatzea da, Urietako erreka eta kobazuloak ezagutzeko aukera ematen du ibilbideak, baina ez dago ondo seinaleztatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide