Hizkuntzen Europako eguna

Asteazkenean ospatuko da Hizkuntzen Europako Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea 2018ko ira. 26a, 13:46
Iturria: Badubada.com

Europako Kontseiluko kide diren 47 estatuetara zabaldu da deialdia.

Munduan 6.000 hizkuntza baino gehiago aurki ditzakegu, eta Europan, guzti horietatik 68 ezberdin kokatzen dira. Aniztasun horren lekuko, munduko biztanleriaren erdia inguru elebiduna edo eleanitza izatea.

Arrazoi horregatik, Europako Kontseiluak, 2001 urteaz geroztik, irailaren 26a Hizkuntzen Europako Eguna izendatu zuen. Europa osoko 800 milioi herritarrei hizkuntz aberastasuna gogorarazi eta beste hizkuntza bat ikastera animatzeko gonbidapena luzatu nahi izan die egun honi esker.

Aniztasun hori, beste herrialdeekiko ulermen zabalago bat eskuratzeko tresna dela eta gure kontinentearen ondare kultural aberatsaren funtsezko elementua dela aldarrikatzeko baliatu nahi da egun hau, eta orokorrean eleaniztasuna sustatzea du helburu. 

Adina edozein izanda, eskolan bertan edo eskolaz kanpo, beste hizkuntza batzuekiko gertutasuna bilatzeko proposamen ugari biltzen ditu Europako Kontseiluaren ekimenak. Besteak beste edozein adin tarte eta profileko jendeari zuzendutako jolasak, lehiaketak, tailerrak eta bestelako jarduerak burutu ahal izateko materialak jartzen ditu herritarren esku.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide