46P/Wirtanen kometa ikusteko prestaketak hasi dituzte Arabako astronomiazaleek: iragan asteburuan lehen hurbilpena egin zuten La Otra Mitad elkarteko kideek, Izkiko behatokian. Begi hutsez ikusteko aukera badago ere, oso tamaina txikia du zeruan, eta, horregatik, oso gomendagarria da teleskopioa edo prismatikoak erabiltzea kometa horretaz gozatu ahal izateko.
Bihar, hilaren 16a, izango da Wirtanen Lurrera gehien hurbilduko den eguna, orduan 0,0777 unitate astronomikora igaroko baita. Eguraldia lagun, hori izango da objektua ikusteko egunik aproposena. Taurus konstelazioan topatu ahal izango da kometa.
Albiste hau Alea.eus atarian argitaratu da eta CC-BY-SA lizentzia erabilita moldatu eta publikatu dugu hemen.