"Baliatu dezagun Final Fourra Arabaren marka zabaltzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea 2019ko mai. 16a, 10:33

Rafa Muntion bere lantokiaren sarreran./ Alea.eus

Erretiroa hartuko du laster Rafa Muntion irrati esatariak. Aurretik, baina, datorren astean Gasteizen jokatuko den Final Fourra kontatuko die Radio Vitoriako entzuleei.

Amaitu da. Orain dela 25 urte hasi zen Rafa Muntion kazetaria (Orozko, 1957) Baskoniaren joan-etorriak Radio Vitorian kontatzen. Bigarren plano batera igaroko da aste gutxi barru, ia 2.000 partidaren ostean, eta urte hauetan Atenasen Bermeon baino ordu gehiago igaro eta gero. Elkarrizketa gaztelaniaz eman du, baina jubilatu bezain laster euskara ikasiko duela zin egin dio ALEAri: "Kalekoa, euskara praktikoa".

Noiz itzaliko zaio ahotsa Rafa Muntioni Radio Vitoriako mikroetan?

Uztailean dago adostuta. Baliteke beste proiekturen bat egotea, baina momentuz ez dakit ezer.  

25 urte baino gehiago Baskoniarekin handik hona. Kazetaritzan gauzak asko aldatu dira, eta irratian?

Teknologiari dagokionez, aurrerapauso itzelak eman dira. Gaur egun, %1eko aukera baino ez dugu akats teknikoak izateko: ADSLa, Internet duten mugikorrak… Orain dela 50 urte, portzentaje hori %60koa zen. Baina kezkatuta nago: hedabideok komunikatzeko moduak birformulatu behar ditugu. Prentsa asko sufritzen ari da, eta buelta bat ematen ez badiogu, kazetaritza amildegitik eroriko da. Egia da irratiak gutxiago sufritzen duela, kotxeari esker batez ere.

Asko zor diezu Baskoniari eta Radio Vitoriari?

Ni "erreferentea" naiz Radio Vitoriak aukera eman didalako 25 urtez talde bakar baten berri emateko. Hori ez da beste hedabide batzuetan gertatzen. Baskoniari dagokionez, gainontzeko taldeei begietara begiratzen dien talde bat nola hazi den edo txapelketak nola irabazi dituen ikusi dut nire ibilbidean, eta klubak erraztasunak jarri dizkit beti. Radio Vitoriak bere eskaintza hobetu du, Baskoniak gora egin du, eta, ondorioz, Rafa Muntionen ibilbide profesionala ere hazi da.

Elkarrizketa osoa hemen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide