Ermualde, mugaldeko paradisua

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Alea 2020ko uzt. 8a, 23:12

Ermuako Andra Mariren Eliza, Ermualden. / Asier Amondo

Arabatik Bizkaira pasatzeko gunea da Ermualde auzoa. Asier Amondorentzat bezala, laudioar gehienentzat pasalekua izan da Goikogane edo Kamarakatik etorri edota Ganekogorta edota Pagasarrirako bidean.

Ermualde Laudioko auzoa da, 3,4 kilometroko aldapa tontorra egin ostean agertzen den auzoa. Aurten, Euskal Herriko Itzuliak bertan zuen etapa amaiera. Aldapa asfaltatu hori saihesteko modua ere badago: Laudioko Lusurbeilanda auzunetik igota, bidea luzeagoa da baina ez hain aldapatsua, eta zuhaitzen gerizpean egin daitekeena. Bide bat zein bestea hartuta, Laudioko nekazal guneko auzo batera heltzen da. Bizilagun gutxi bizi dira bertan, baina orain taberna zabaldu dute berriro eta bisitari gehiago egon daitezkeen esperantza dute.

Ermualde, bestalde, Arabatik Bizkaira pasatzeko gunea da. "Toki horretatik gora egin dezakezun bideak Bizkaira eramango zaitu. Egia esan, Ermualde gehienontzat pasalekua izan da Goikogane edo Kamarakatik etorri garelako edota Ganekogorta edota Pagasarrirako bidean harrapatu gaituelako".

Asier Amondorentzat (Laudio, 1969) mendi txangoen etapa bat izateaz gain, oroitzapen ederren tokia da Ermualde, bertako jaiaren antolaketan eman dituen urte guztiengatik. "Basalarrina elkarteko kideek eta Laudioko AEKko kideek une zoragarriak pasatu ditugu bertan; ama Lolaren bazkaria Ussiatarren txokoan, bertatik pasatu diren bertsolariak, erromeria taldeekin sorturiko harremana...".

Artikulu hau Alea.eus atarian plazaratu da. Jarraitu bertan irakurtzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide