Nerbioi ibaiaren bazterretatik egindako osteratxoa proposatu du Txani Rodriguez idazleak (Laudio, 1977), uda hasierako egun hauetarako. Haren herrian hasi eta Amurriora arteko ibilaldi lasaia, oinez zein bizikletaz egiteko aproposa. Zortzi kilometro horietan, izaera industriala landa eremuko arrastoekin batzen da, egungo faktorien eta garai bateko baserrien lekuko. "Interesgarria da paisaia aldaketa hori; lantegiak batetik, eta zenbait baserri bestetik. Industrializazioaren ondorioz erabat aldatu zen Laudio, baina oraindik bada landa bizitzarik".
Jarraitu testua irakurtzen Alea.eus atarian.