Euskara "munduko hizkuntzarik zailenen artean bosgarrena dela" argudiatu du Gasteizko epaile batek Laudioko Udalaren eta kaleratutako funtzionario baten arteko auzi batean. Arrazoibide juridikoan sakonduta, erantsi du zailtasunari dagokionez "zenbait zerrendatan lehen postuan" dagoela euskara.
Udal horretan hizkuntza eskakizuna ez betetzeagatik lanpostua galdu zuen bitarteko funtzionarioari arrazoia eman dio epaileak, argudio horren bitartez. Epaia iazko abenduaren 30ean kaleratu zen, baina orain arte ez da ezagutarazi horren edukia.
Arrazoibidean, epaileak hizkuntzalaritzara jo du, baita ere. "Hizkuntza honen zailtasun nagusia da ez duela inolako loturarik beste ezein hizkuntzarekin; izan ere, denboran zehar bilakaera isolatua izan du, eta horri gehitzen zaio bere egituraren konplexutasuna; hiztegiari dagokionez, hitzen esanahia aldatzen da ehunka atzizki, aurrizki eta artizki gehitzen direnean".

Alea.eus atarian sareratu dute artikulu hau. Jarraitu irakurtzen hemen.