ALEAk astearte honetan esklusiban argitaratu duenez, epaile batek euskara "zaila" dela argudiatu du hizkuntza eskakizun bat saihesteko. Laudioko Udalean lanpostua galdu zuen langile bati arrazoia eman dio, besteak beste, euskara "munduko hizkuntzarik zailenen artean bosgarrena dela" esanez.
Argudio horrek hautsak harrotu ditu, baina harrigarriena da Interneten, bilaketa azkar batean, hitzez hitz topa daitekeela epailearen argudiategia, formatua barne, letra lodiz idatzitakoei edota parentesiei erreparatuz gero.
Jarraitu artikulua irakurtzen Alea.eus atarian.