EAJ eta PSE alderdietako batzarkideen botoei esker, bigarrenez aukeratu dute Encina Castresana jeltzalea (Artziniega, 1965) Aiarako Kuadrillako presidente.
Maila pertsonalean, nola hartu duzu bigarren agintaldi honi ekiteko ardura?
Duela lau urte hartu nuen modu berean: ilusio eta gogo askorekin. Aldea da lehen aldian administrazioan ez nuela esperientziarik. Orain, bederen, ilusioaz gain, eskarmentua ere badaramat nirekin. Ardura honetarako nigan konfiantza jarri duten batzarkideei eskerrak eman nahi dizkiet.
Aurreko agintalditik, zer geratu da egitekoen zerrendan?
2019ko urrian hartu nuen kargua, eta 2020ko martxoan pandemia etorri zen. Beraz, buruan genituen proiektu asko bigarren maila batera pasa behar izan ziren, jendearen zaintzara bideratzeko. Adibidez, kuadrillak zabor biltegiaren kudeaketa egiten duenez, zerbitzu bereziak egin behar izan genituen: zaborrontziak desinfektatu, norbera babesteko ekipamenduak eraman... Pandemiaren ondoren beste proiektu asko egin ahal izan genituen: atez ateko bilketa zabor sortzaile handiekin, kanpainak ikastetxeetan, turismo kanpainak, berdintasun planak, euskara landu, indarkeria matxistaren biktimentzako arreta zerbitzua...
Elkarrizketa osoa Alea.eus atarian irakurri daiteke, hemen.