IRITZIA

Parte hartzea ezinbestekoa da

Erabiltzailearen aurpegia Almudena Otaola 2025eko urriaren 2a

Almudena Otaola senatuan. / EAJ

Gero eta gehiago entzuten ditugu inguruan "politikari guztiak berdinak dira", "berdin dio zer egiten dugun" edo "nik jada ez dut politikan sinesten" bezalako esaldiak. Desengainu hori benetakoa da, eta euskaldun garen aldetik gertutik sentitzen dugu.

Hala ere, badakigu erretiratzeak, parte-hartzeari bizkarra emateak, ez duela ezer konpontzen: alderantziz, herri gisa ahultzen gaitu. Ez da egia denok "berdinak garenik", eta horren froga da Euskadiren egoera, alderdi askotan, oso desberdina dela beste lurralde batzuetakoarekin alderatuta.

Euskadin frogatu dugu gizartea antolatzen denean aurrera egiten dugula. Gure autogobernua, gure erakundeak eta gure lorpen sozial asko pertsona batzuek etsi ez zutelako sortu ziren. Auzo-elkarteetan, kooperatibetan, sindikatuetan, mugimendu kulturaletan, eta, jakina, baita politikan ere, baina benetako politikan, letra haundiz.

Parte-hartze horri esker, gaur egun ongizate-eredu sendoagoa dugu beste leku batzuetan baino, eta ahots propioa dugu munduan, nahiz eta une batzuetan ez den erraza izan.

Badakigu politika ez dela perfektua, batzuetan etsipena eragiten duela. Baina badakigu, halaber, herritarren parte-hartzerik gabe, erakunde bizirik gabe, ez dagoela demokraziarik, ezta aurrera egingo duen euskal proiekturik ere. Norbait desenkusaz urruntzen den bakoitzean, beste batzuek erabakitzen dute zugatik. Aldiz, kolektibo bat antolatzen den bakoitzean, Euskadi indartsuago egiten da.

Parte hartzeak ez du esan nahi lau urtean behin bozkatzea bakarrik. Egunerokotasunean inplikatzea da: auzoko elkartetan, kultur taldetan, kooperatiba batean, kirol klub batean edo, bai, alderdi politiko batean.

Parte hartzea zure ahotsa, ideiak eta energia ematea da, Euskadik aukeren, kohesioaren eta nortasun propioaren herrialde izaten jarrai dezan, betiere Giza Zuzenbidearekiko errespetutik, pertsona gisa osotasunetik eta zintzotasunetik abiatuta.

Euskadi ez da axolagabekeriatik eraikitzen, ezta suminduratik eta ezezkoaren aldeko ezetzetik ere, hórrela ez da ezer eraikitzen. Ekintzatik, konpromisotik eta erabakitzeko gaitasunean dugun konfiantzatik eraikitzen da. Politikak hobera egin dezake eta egin behar du, baina herritartasun aktiborik, parte-hartzerik eta erakunde bizirik gabe, ez da aurrera egingo duen euskal proiektu nazionalik egongo. Desafekzioaren aurrean, Euskadi gehiago, autogobernu gehiago, parte-hartze gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide