Altzarratek ez zuen kopako finala jokatu, baina harro dago egindako denboraldiarekin

Koparen azken partida. Finalaurrekoa Gasteizko nesken aurka. Irabaztea beharrezkoa zen finala jolastu ahal izateko.

Betoñora iritsi eta beroketa ariketetan gauzak argi ikusi genituen, Gasteizko jokalariak ez ziren ligako berdinak, bazeuden taldeko goi mailako jokalari batzuk, eta ziur geunden jolastuko zutela. Eta jolastu zuten.

Partida borroka handikoa izan zen. Lehenengo zatia amaitu baino lehen, Sharon-ek gola sartu zuen. 0-1.

Bigarren zatiak horrela jarraitu zuen, baina Gasteizko neskek gola sartu ziguten. 1-1. Urduritasuna nabaria.

Momentu batean penaltia gure aurka, ez zen penaltia baina horrela erabakitu zen. Gola azken minututan. 2-1. Egindako guztia hor geratu zen.

Gasteizko neskek ez zuten ospatu. Gu, triste zelaian. Kanpoan Aurrera nesken taldea finala jolastuko zutela ospatzen, gu galdu genuelako.

Gainera, hiru taldekide lesionatuta atera ginen partida horretatik. Kopa ondo igaro zen. Azken partida baino lehen bakarra galdu genuen. Berdinketa bat. Besteak irabazi. 8 partida izan ziren. 5 kanpoan eta 3 etxean.

Aurten berriz, atean geratu ginen. Hurrengo denboraldian aldaketa handiak egongo dira. Alde bateti,k entrenatzaile aldatuko da, Iñigo Virgiliori postua emango dio eta harekin beste entrenatzaile bat dator, atezainak entrenatzeko.

Taldean ere aldaketa nabariak egongo dira. Aldaketa horiekin helburu berriak egongo dira eta taldea ondo uztea espero dugu.

Taldea pozik dago finala jolastu ez arren. Denboraldia kili-kolo izan dugu hainbat lesio egon direlako. Denboraldi erdian bageunden jokalari gehiago kanpoan barruan baino. Baina egindakoarekin pozik.

Altzarrate taldeko proiektua aurrera doa eta urte askorako izatea espero dugu emakumezkoen futbola gehiago nabarmentzekoaren proposamenarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide