KRONIKA: Torpedo-Zuribeltz V.S Altzarrate K.E

Erabiltzailearen aurpegia Altzarrate Kirol Elkartea 2016ko mar. 15a, 09:40

Altzarrate Kirol Elkarteko A taldeak Liga Vasca-ra igotzeko Play Off-etarako pasea eskuratu du igandean La Vitoriana-n jokatutako ligako azken partiduan Torpedo-Zuribeltz taldea gaindituz.
Norgehiagoka gure nesken aldekoa aurreikusten zen aurkako taldea ligako azken sailkatua izanik. Hala ere, laudioarrak serio atera ziren zelaira eta gogor aritu ziren golaren bila, aharik eta 14. minutuan defentsen aurkako lehia baten ostean Nagore Udaetak baloia sarera bidali zuen arte. Altzarratekoek, baina, ez zuten erritmoa moteldu eta etengabean ibili ziren erasoan. Horrela, aurrelarien presioari esker lortutako korner batean, Nahikarik baloia bikain jarri eta Jonek buruz gola eskuratu zuen (32. minutuan).

Atsedenalditik bueltan eta nahiz eta markagailua kontran izan, etxekoek ez zuten amorerik eman eta aukera batzuk izan zituzten baina Nekane Altzarrateko atezainarekin egiten zuten topo uneoro. Hala ere, partiduko  jaun eta jabe izan ziren gure neskak eta gasteiztarrek ezin izan zieten kontraerasoei eutsi. Lehenik Iruneren gola iritsi zen buruz, korner batean (48. minutuan) eta handik bost minutura Sharonena, bere jokaldi bikainetako batean aurkako defentsa guztiz gainditu ondoren. Etxekoak, esan bezala, ez ziren kikildu, eta Altzarratekoen nahaste batez baliatu ziren gola sartzeko (Saioa, 62. minutuan). 1-4ko markagailuarekin lanean jarraitu zuten laudioarrek eta esfortzuak saria izan zuen. Izan ere, aurkarien goletik hiru minutura Sharonek berriz ere baloia sareetara bidaltzea lortu zuen berriro nagusitasunez defentsa osoa eta atezaina gaindituz. Bukatzeko, Irunek partidua amaitzeko zazpi minutu falta zirenean partiduko azken gola eskuratu zuen, oraingoan ere korner baten ostean eta buruz.

Hortaz, ligari amaiera gozoa eman ahal izan zioten gure neskek, azken hiru puntuak etxera ekarririk. Iñigo Egiguren bere entrenatzailearen esanetan, “Altzarrateren lehen urtea izateko denboraldi bikaina burutu dute, soilik Liga Vasca-rako eraiki den Ariznabarra eta Arabako emakumezkoen talde handienen filialen atzetik geratu direlarik”. Gainera ezin da ahaztu garaipen honi esker Liga Vasca-ra igotzeko jokatutako den promozioarekin, Egigurenen hitzetan, “amesteko” aukera eskaintzen zaiela. Txapelketa horretan Bizkaiko eta Gipuzkoako ligetan bigarren sailkatu diren taldeen aurka jokatuko dute Altzarrateko neskek. Maiatzaren amaieran burutuko da, behin liga horiek bukatuta.

Hala ere, maiatzera arte gure neskak ez dira geldirik egongo, hurrengo astetik aurrera kopa jolasten hasiko baitira ligan aritu diren gainerako taldeen kontra partidu bana jolastuko dutelarik.
Beraz, zorte on aurrera begira duzuen guztiarekin eta beti bezala egurre neskak!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide