Gogorra eta lehiatua aurreikusten zen partida, gure nesken porrotarekin amaitu zen igandean San Martinen. Ariznabarra eta Altzarrate Aren arteko norgehiagoka bereziki garrantzitsua zen hurrengo urtean Liga Vasca-n jokatu ahal izateko bidea errazagoa izan zedin, baina, nahiz eta gogor borrokatu ezin izan zituzten gasteiztarrak gainditu eta azkenean emaitza 1-2koa izan zen.
Etxekoak Sharonen gol ikusgarri bati esker aurreratu ziren markagailuan. Gola bere ohiko jokaldi zirraragarri baten ostean iritsi zen, zelai erdian baloia eskuratu eta kontrako defentsa guztia gainditu ondoren baloia sarera bidali zuen.
Altzarratekoek irudi bikaina eman zuten partida osoan zehar, erraza ez zen aurkari baten aurrean aurpegia emanez. Hala ere, lehenengo zatia irabazten bukatu arren, bigarren denboran Ariznabarraren bi kontraeraso arinetan kanpokoen bi golak heldu ziren. Gure neskek hori bai, ez zuten amorerik eman eta azken minutura arte jarraitu zuten gogor lehian.
Bestetik, bi talde txikietakoek, Bkoek eta Ckoek, etxetik kanpo jokatu zuten jardunaldi honetan, biek Alegriaren aurka hain zuzen ere. C taldeko txikitxoak 10-1eko emaitzarekin bueltatu ziren etxera eta Bkoek, aldiz, 0-16 irabazi egin zuten.
Zorte on hurrengo partiduetarako eta beti bezala egurre neskak!