Atzo gonbidatu zigun Elorrioko futbol taldeak nesken aldeko torneo batean parte hartzera.
Bertan lau talde egon ginen, Elorrioko neskak -Liga Vasca kategoriakoak-, Derio taldea -Bizkaiako erregional kategoriakoa-, Eibar -Gipuzkoako erregionaleko taldea- eta gu -Araba erregional taldekoak-.
Lehenengo partida Derio eta Eibar taldeek jokatu zuten eta Deriok irabazi zuen. Bigarren partidan Elorrio eta Altzarrate aritu ziren, borroka handiko partidua, baina azkenean irabaztea lortu genuen.
Eibarek eta Elorriok, hirugarren eta laugarren postuak jokatu zituzten eta guk Derioren kontra finala.
Finalaren partida berdinketarekin amaitu zen eta penaltiek erabaki zuten nork eraman zuen lehengo edo bigarren saria eta hor galdu genuen. Baina zoriontsu egindako lanarekin. Partiden iraupena 45 minutukoa izan zen.