Amurrio Aisia Eskaut Taldeko 2014-2015 kurtso hasiera

Kurtsoari hasiera emateko, azken urteotan egin dugun bezala, aurten ere baterako irteera bat egingo dugu taldeko kide guztiok. Irteera urriaren 11-12 egunetan gauzatuko da. Nola ez, edonor dago etortzera gonbidatuta, beraz, animatu, primeran pasatuko dugu!

Oraingoan, Garrastatxuko baselizara joango gara, eta bertan egingo dugu lo. Horretarako, taldeko txikienak, koskorrak (8-9 urte), kaskondoak (10-11) eta oinarinak (12-13 urte), goizeko 09:45etan geratuko gara larunbatean, urriak 11, telefonikan, bertan autobusa hartzeko Barambio bidean. Gero, handik oinez abiatuko gara baselizara. Autobusak behar adina bidai egingo ditu jendearen arabera. Aldiz, taldeko nagusiak, azkarrak (14-15 urte) eta trebeak (16-17 urte), apurtxo bat goizago esnatuko gara, goizeko 09:00etan leku berean egoteko. Jakina, gu ibiltzen goaz haraino. Ibilbidea honakoa izango litzateke: Amurrio-Aldama-Onsoño-Barambio-Garrastatxu. Umeren bat bertan lo egitera animatzen ez bada, ez dago inolako arazorik, hori bai, aurrez monitoreei abisatu!

Itzulera, igandean, urriak 12, izango da. Arratzaldeko 18:00etan egongo gara etxean. Hemen, berriz ere, txikiak autobusez etorriko dira, eta helduak oinez. Barambion lehenengo busa 17:15etan izango da.

Eramatekoak honako hauek dira: 

  • Ibiltzeko erosoak diren motxila, zapatila zein bestelako jantziak
  • Lo sakua eta esterila
  • Bazkaltzeko eta azkaltzeko bokatak
  • Gauerako arropa egokiak
  • "Potoak", hau da, aluminiozko platerak (izatekotan)

Bestelakoak taldearen esku daude, hau da, larunbateko afaria eta igandeko gozaria eta bazkaria ere. Noski, lo egiteko tokia, baseliza, ere gure esku. Irteera guztiz DOHAINIK da, beraz ez galdu ederto pasatzeko eta lagun mordoa egiteko aukera paregabe hau! 

GARRANTZITSUA! Etorritako umeak 1997-2006 bitartean jaiotakoak izan behar dira. Berria bazara, ez larritu ez zara aurretik apuntatu behar. Adostutako lekura etortzearekin nahiko, lehenengo ondo pasa eta gero gerokoak.

Informazio gehiago eskuratzeko gura baduzue, nola apuntatu, urtean zehar zer egiten dugun, kanpamenduak, kuotak... etorri gugana larunbat arratzaldetan 16:00-18:00 bitartean (etxegoien 15, 2.pisua) edo bestela idatziguzu email honetara: amurrio.eskaut@gmail.com segituan erantzungo zaitugu. Horrez gain, azaroaren 15ean, bilera berriemaile bat burutuko dugu katekesian arratzaldeko 19:00etan. Edonor etor daiteke eta entzun, hainbat gauza kontatuko ditugu taldeari buruz eta baita gure ekintzei buruz. Noski, zalantzak argitzeko aukera aparta izango da ere. 

Hau da guztia momentuz, Eskaut beti prest!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide