[KRONIKA] Asteburu berezia koskorrentzat

Koskorrak taldeko kideak asteburupasako une batean.

Asteburu berezia izan dugu koskorrek. Otsailak 16 heldu egin zen.

Egun horretan, Gasteizetik hainbat talde etorri eta gure urduritasuna geroz eta handiagoa zen. Ez genituen ia haur eta monitore berri horiek ezagutzen, baina haiekin momentuak bizitzeko eta ikasteko irrikitan geunden. Egia da, Amurrioko koskorrak haiekin konparatuz, askoz gutxiago garela, baina familia bat eratu dugu gure artean. Orduan, nahiz eta haiek askoz gehiago izan, elkarrekin geunden ondo pasatzeko asmoz.

Eguna hasteko eta gure artean konfiantza eta erosotasun giro bat sortzeko asmoz, jolas desberdinak egin genituen. Jolas horien bidez, beste taldeko lagunen izenak, gustuak eta nongoak ziren ikasi genituen. Bazkaltzerako orduan, denak elkarrekin eseri eta bakoitzak etxetik eramandako bokata eta fruta jan genituen.

Arratsaldean, 8 adimen motak landu genituen jolas desberdinen bidez. Hasteko, pisten jolas bat burutu genuen non haurrek monitore desberdinak bilatu behar zituzten azkeneko pertsona bilatu ahal izateko. Merienda hartu eta beste jolas batzuk egiten hasi ginen. Afaria baino lehen, arratsaldeari bukaera emateko asmoz, gogoeta bat egin genuen gaur egun gure gizartean dagoen aniztasuna oinarri izanda. Gauean, Gasteizkoek asmatutako jolas berri batera jolastu genuen.

Igandean, naturarekin harremanetan egotea gustuko dugunez, gosaldu ostean San Roquera abiatu ginen Reforretik. Paseotxo luze hori eman eta bazkaldu ostean, Gasteizeko lagunei agurra egin eta bakoitza bere etxera abiatu zen.

Eskerrik asko parte hartu duzuen monitoreei eta eskerrik asko koskorrei. Espero dut, geroz eta gehiago izatea eta guk sortu dugun familia hau handitzen hastea.

BETI PREST!

Norbait apuntatu edota probatu nahi izatekotan idatzi mezu bat korreo honetara: amurrio.eskaut@gmail.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide