“Familia moduko bat gara Amurrio Trail Taldeko kideak”

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Trail Taldea 2018ko urr. 26a, 13:00

Argazkia: Amurrio Trail Taldea

Amurrio trail korrikalaria den Asier Fernandez ezagutuko dugu gaur pixkat gehiago, sezkzio berri honetan: "Kilometroak egiten Amurrio Traileko korrikalariekin”.

Hasiko dugu elkarrizketarekin ASIER FERNANDEZekin:
*AT: Amurrio Trail
*AF:(Asier Fernandez)

AT: Ezaiguzu pixkat nor zaren.
AF: Asier da nire izena eta betidanik bizi izan naiz Amurrion. Gaztaroan atletismoan eta batez ere futbolean aritu nintzen. Baina ikasketak medio, nahi baino lehenago utzi nion kirola egiteari. Mendian ere nahikotxo ibilitako nahiz; orain emaztearekin eta lehenago neska laguna nuenarekin, lagunekin, Mendiko Lagunak taldearekin… denekin ere mendian oso gustora ibili izan naiz beti.

AT: Zenbat urte daramazu korrika egiten menditik?
AF: Lau urte baino gutxiago izango dira hasi nintzenetik.

AT: Zergatik kirol hau?
AF: Bai mendia eta baita korrika egitea ere beti izan ditut gustoko. Hortaz, konbinazio perfektua da niretzat. Inguruko zein EuskalHerriko medietatik barrena korrika ibiltzeak ez dauka parekorik, askotan fisikoki asko sufritzen badugu ere.

AT: Zenbat urte daramazu Amurrio Trail taldean?
AF: Aurtengoa nire bigarren urtea izan da taldean.

AT: Zergatik Amurrio Trail?
AF: Herriko taldea delako, taldekide asko ezagunak nituelako eta transmititzen saiatzen den baloreekin bat natorrelako.

AT: Zer da zuretzako klub hau?
AF: Kluba baino afizio bat amankomunean daukagun lagun taldetzat daukat. Familia moduko bat gara.

AT: Zenbat lasterketetan parte hartu duzu orain arte?
AF: Aurreko urtean ez ziren 5 baino gehiago izango, baina aurten nahikotxo ibili naiz, 10 bat izango dira.

AT: Helburuak 2019 urterako?
AF: Orain arte distantzia ez oso luzeko probetan parte hartu izan dut eta luzeera handiagokoetan proba egitea gustatuko litzaidake. Ultra trail deritzoten holako batean edo.

AT: Zein da zure ametsa kirol honetan?
AF: Ametsik ez daukat. Mendiaz eta naturaz disfrutatzen jarraitzea da helburua, besterik ez. Eta noski, egunen batean Zegama Aizkorri Mendi Maratoian parte hartzea egundokoa izango zen, baina momentu honetan hori egiteko aukerak oso murritzak dira, ezinezkoa bilakatu da.

AT: ¿Nola darama zure familiak mendi lasterketetako kirol hau?
AF: Ba imajina dezakezu. Boladak izaten dira baina entrenamenduak sarriagoak eta luzeagoak diren sasoietan ez oso ondo eta niri ere gogorra egiten zait askotan. Bi seme-alaba ditut eta nahiz eta gehienetan haiek lo daudenean irtetzen saiatu, badira momentu asko zeintzuetan gustora oegongo nintzatekeen haiekin.

AT: Nola egiten duzu familia eta korrika elkarrekin lotzeko?
AF: Esan bezala, beti ere familiari garrantzia handiagoa ematen diot. Kirol hau afizioa besterik ez da, ez daukat ogibidetzat. Beraz, seme-alaba lo-kuluska egiten ari direnean edota goizean goiz saiatzen nahiz mendira irtetzen. Beti ere nire aisialdirako edo atsedenerako den denbora sakrifikatzen saiatzen naiz.

AT: Zerbait aipatzeko lasterketetan gertatutakoa?
K: Ba egia esan ez. Orain arte ez zait ezer aipagarririk gertatu.

AT: Zerbait gehiago duzu kontatzeko?
AF:Eskerrak eman Amurrio Trail Taldeari orain arte egindako debaldeko lanagatik eta mendi lasterketeten mundu honetan sartzeko duda mudetan dagoenorori animatzeko esango nioke. Norberaren maila fisikoakez du ardurarik eta zinez kirol polita eta praktikatzeko erraza dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide