IRITZIA

Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Amurrio Trail Taldea 2021ko urt. 25a, 11:06
Babioko igoera da taldeak antolatzen duen ekintzetako bat. / Amurrio Trail Taldea

Amurrio Trail Taldeko kideek Urrezko Guk Saria jasoko dute aurten. Hori dela eta, honako iritzi zutabe hau plazaratu dute.

Eskerrik asko!

Hau ez da Amurrio Trail Taldeari zuzendutako errekonozimendu soila, zuei guztiei egindako aitortza baizik! 

Gure ibilbide laburrean aurrera egin ahal izateko laguntza ekonomikoa eman diguten enpresa eta erakunde guztiei! 

Lehiatu garen tokietan gure kamiseta defendatu duen taldeko kide bakoitzari! 

AMURRIO TRAIL LASTERKETAREN 8 edizioak ospatzea ahalbidetu duten bolondres guztiei! 

"Montes Solidarios" elkartearekin eta Olentzerorekin batera abenduaren 23 eta 24an, egun horiek are hunkigarri eta solidarioagoak izan daitezen, Babioko gailurrera lagundu diguzuenoi. 

Konfinamenduko une gogorretan laguntza behar zutenei emateko prest egon zinetenoi.

Arratsaldeko zortzietan, kalejiran, balkoietan zain zeudetenoi, hurrengo egunean ateratzera animatzen gintuzten irribarre eta txaloak eskainiz! 

Egoera zaila iraultzen saiatzeko, 2020an nork bere harri-koskorra ekartzen ahalegindu zaretenoi!

Amurriorekin eta Amurrioren alde lanean jarraitzeko energia bulkada izugarria suposatzen du honek.

Aupa zuek eta Gora Amurrio!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide