Pasa den larunbatean, maiatzaren 21ean, Euskal Ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen Amurrion, Amurrio Arku Kirol Taldeak eta Euskadiko Federazioak antolatuta.
Lehiaketa arratsaldeko 16:30ak aldera hasi zen eta nahiz eta egun osoan zehar eguraldiak lagundu, txapelketa aurrera joan ahala giroak txarrera egin eta lehiaketaren azken txanpan euria hasi zuen.
Hala ere, Amurrioko taldeak eguraldia aurreikusia zeukan eta karpa jarri zuen txapelketa ondo joan zedin, lehenengo eguzkitik babesteko eta azkenean euritik ere babesteko.
Jardunaldia gizon eta emakumezko nagusien kategoriatan banatu zen eta arku Konposatua, arku Kurbatua, Senezko arkua, Longbow eta biluzia modalitatetan hartu zuten parte. Kategoria guztietan bi erronda egin ziren, sei gezi erronda bakoitzeko.
Normalean txanden artean etenaldia egiten da, kirolariek edateko eta jateko aukera izan dezaten, baina eguraldia dela eta, 10 minutuko geldialdia egin eta txapelketa etenaldi gehiagorik gabe amaitu zen.