Urriaren 4an Amurrioko Hiribilduaren Goikomendi IV Trofeoa eta bestetik, Liga autonomikoko 3Dko finala ere jokatu egin zen Amurrion (Araba). Lehiaketa hau Amurrioko Arku Kirol Taldeari (AAKT) esker egin zen. Lehiaketa honetan 70 arkulari inguruk hartu zuten parte hainbat modalitatetan: Arku Long bow, senezkoa, biluzia eta konposatua, eta hiru kategoriatan lehiatu ziren: senior, kadeteak eta infantilak.
Ibilbidea 24 dianaz, kasu honetan animaliaz, osatuta zegoen eta buelta bakarra ( kilometro bat inguru) egin zen, 3 ordukoa gutxi gorabehera. Nahiz eta oso eguraldi onik ez izan, arkulariek ez zituzten aparteko zailtasunik aurkitu lehiaketa aurrera eramateko.
Pedro Antonio Martin hirugarren postuan sailkatu zen Liga autonomikoko 3Dko sailkapenean Arku Long bow gizon taldean, Jose Gabriel Miguel Redak bigarren postuan jarraitu zuen eta lehenengo postua Jorge Carrascok lortu zuen. Beste alde batetik emakumezkoen taldean, Marisa Martinez hirugarren postuan gelditu zen, bigarren postua Estela Carrascorentzat izan zen eta lehenengo postua Eguzkiñe Rabascok lortu zuen.
Konposatuen modalitatean Jose Mª Navarro hirugarren geratu zen, Koldo Elorzak bigarren postua lortu zuen eta Johnny Tamayok sufritu ondoren lehenengo postua lortu zuen.
Infantilei dagokienez Amurrioko Arku Kirol Taldeak (AAKT) arrakasta lortu zuen, podiumeko lehenengo bi postuak lorturik. Hirugarren postuan Jorge Castaño nafarra, bigarren postuan Xiker Morillas eta lehenengo postuan Asier Fandino. Esan beharra dugu haurreko hilabetean Asier Fandiño Jorge Castañoren atzetik geratu zela Españako 3D txapelketan, bigarren eta lehenengo postuak lortuz hurrenez hurren.
Aldi berean, Goikomendi IV Trofeoa Arku Long bow modalitatean Pedro Antonio Martinek irabazi zuen, oso hurbiletik Jorge Carrascok segituta eta hirugarren postua Carlos Aranazek lortuz. Emakumezkoen taldean Irati Zurbanok hirugarren postua lortu zuen, Irati Miguelek bigarrena eta Mertxe Cueliarrek lehiaketa irabazi zuen.
Emakumezkoen senezko modalitatean hirugarren postuan Beatriz Muñoz, bigarrenean Marisol Ruiz eta lehenengo postuan Ana Cerro geratu ziren. Gizonezkoen taldean Julio de Diegok hirugarren postua eskuratu zuen, Simon Marcosek bigarrena eta Johnny Tamayok lehenengo postua lortu zuen.
Behin lehiaketa amaituta, Amurrioko Arku Kirol Taldeak (AAKT) txakoli dastaketa eta urtero eskainitako babarrun bazkaria eskaini zien partaide eta antolatzaile guztiei.