Pasaden igandean Amurrioko Guk Bai talde lokalaren aurkezpena egin genuen gure herriko katekesi aretoan, 150 pertsona etorri ziren gure lehen ekitaldi ofizial honetara eta Aiaraldetik ezer ez denez publikatu, pertsonalki informatzea erabaki dugu.
Lehenik eta behin etorri ziren pertsona guztiei eskerrak ematea gustatuko litzaiguke, oso pozik gaude egindako lanarekin, benetan egun polita eta ahaztezina guretzako, espero dugu Amurriotarrentzako ere horrela izatea. Aurrera egiteko eta idazkin honekin bukatzeko, Aiaraldeari galdetu nahi diogu ia zer gertatu den gai honekin...hiru egun pasa dira eta gure aurkezpenarekiko inolako publikaziorik ez dutelako egin. Faltan bota dugu aiaraldea.com bezalako komunikabide batean hitz bat ere ez ikustea gai honi buruz...benetan pena handia da, Amurrio aiaraldea gara eta Guk Bai Amurriorekin eta Amurriorentzat nahi dugu lan egin!!