Euskararen normalizazioa Aiaraldean

Hainbat denda, taberna eta zerbitzu batu dira euskararen erabilera sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko urt. 26a, 13:33

Amurrioko Udalak bideoa ekoiztu du jakinarazteko hainbat dendak, tabernak eta zerbitzuk bat egin dutela euskararen erabilera sustatzeko egitasmoarekin.

Horretarako zenbait neurri hartu dituzte -kartelak edo argazkiak jarri dituzte nabarmentzeko euskaraz hitz egiten dutela-, bezeroek jakin dezaten euskaraz mintzatu daitezkeela kontsumitzeko orduan.

Kanpainaren bitartez zabaldu nahi duten mezua da euskara erabilita, denok irabazten dugula

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide