Amurriok ikerlan bat sustatu du herriko 75 urtetik gorako adinekoen egoera ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko ots. 9a, 14:44

Udalaren asmoa da adinekoek gizarte-, harreman- eta ekonomia-arloetan dituzten premietako batzuk antzematea eta horien bizi-ohiturak hobeto ezagutzea, baita zein udal-baliabide eskuratzen duten eta egunero zein zeregin egiten duten ere.

Amurrioko Udalak, “Amurrio Lagunkoia” ekimenarekin bat egin zuenetik adinekoekin duen konpromiso etengabea dela eta, adinekoentzako proiektuak ezartzen aurrera egiten jarraitzen du.

Horiek horrela, adinekoen errealitatea sakonago ezagutzearren, 75 urtetik gorakoen egoerari buruzko diagnostikoa egiten ari da Udala, horien bizi-kalitatea hobetzeko neurriak hartzeko informazioa izateko.

Ikerlan horri esker, adinekoek gizarte-, harreman- eta ekonomia-arloetan dituzten premietako batzuk ezagutuko dira, baita horien bizi-ohiturak eta zein udal-baliabide eskuratzen duten eta egunero zein zeregin egiten duten ere. Azken finean, bizimodua osotasunean egitea eragozten dieten zailtasunak.

Datuak lehen eskutik biltzeko, Udalak Gizarte Langile bat kontratu du. Bera arduratuko da bakarrik edo beste adineko batekin bizi diren 75 urtetik gorakoei elkarrizketak etxean egiteaz. Horretarako, Udalak 200etik gora gutun bidali dizkio ausaz hautatutako lagin bati. Ondoren, telefonoz deituko zaie hautatukoei hitzordua jarri eta galdeketa egiteko.

Era berean, ezaugarri horiek betetzen dituen edozeinek, gutuna jaso ez badu ere, iritzia eman nahi badu, Udaletxera deitu ahal izango du (945 89 11 61).

Elkarrizketetan lortutako datuak osatzeko eta ahalik eta ikuspegi orokorrena izateko, Udalak eragile eta interes-taldeekin bilerak egitea aurreikusi du, eta talde horiek adinekoen premia nagusiak antzemateko tresna izango dira.

“Egoera pertsonalak urteak bete ahala aldatzen dira. Hori dela eta, zerbitzuak nahiz ingurua moldatu behar dira adinekoek ahalik eta bizimodu normalizatuena eta osoena izan dezaten. Horregatik, nahitaezkoa da egoera partikularrak sakon ezagutzea”, zehaztu du Amurrioko alkate Josune Irabienek.

Ikerlan horrek abiapuntua emango dio Amurrioko Udalari adinekoen bizi-ziklo horretan ongizatea bermatzeko neurriak har daitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide