Pediatra bat gehiago izango du Amurriok

Amurrioko osasun zentroa. / Aiaraldea.eus

Pediatria sailak hirugarren pediatra izango du gaurtik aurrera, Aiarako Lehen Arreta Unitateko osasun zerbitzua hobetzeko xedez.

Gaurtik aurrera, Amurrioko osasun zentroak hirugarren pediatra izango du. “Osasun Sailetik, udalerriko anbulatorioan beste profesional bat jartzeko hartu zuten konpromisoari erantzuna eman izana asko pozten gaitu. Gainera, pediatria zerbitzuak Aiarako eskualde osoari zuzenduta dago”, azaldu du Miren Josune Irabienek, Amurrioko alkateak.

Horrela, Osakidetzaren helburua Aiarako Lehen Arreta Unitateko osasun zerbitzua hobetzea da. Pediatria zerbitzua zabaltzeak, beste profesional bat gehituz, kalitatezko arreta bermatuko du erabiltzaileentzat.

Funtzionalagoa den eta arreta antolakuntza berrira egokituta dagoen anbulatorio berriak joan den irailaren 11n ireki zituen ateak, egungo beharrei erantzuteko, kontsulta gehiagorekin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako espazioekin eta itxaron gela zabalagoekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide