Vicente Ferrer fundazioarekin zuen lankidetzarako hitzarmena berriztatu du Amurrioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko ots. 15a, 11:14

Josune Irabien alkateak sinatu du akordioa fundazioaren ordezkariarekin.

Saneamendua duten 40 etxebizitza eraikiko dira, eta horrek familietako kide guztien bizitza baldintzak, osasuna eta segurtasuna hobetuko ditu. Egitasmoak emakumeek jasaten duten diskriminazioa murrizten lagundu nahi du, familia eta komunitate barruan duten aintzatespena handituz, gainerako biztanleen aurrean.

Amurrioko Udalak eta Vicente Ferrer Fundazioak, zenbait urtez aurrera daramaten lankidetzarako hitzarmena berriztatu dute gaur goizean. Akordio horren xedea, Indian dagoen Anantapur barrutiko Bommanahal erkidegoko bizitza baldintzak hobetzea da. Egitasmoari 20.000 euroko diru-laguntza emango zaio. 

40 etxebizitza duin eraikiko dira, oinarrizko saneamendu egokiarekin Bommanahal-eko landa erkidegoan. Etxebizitza horien jabeak 40 pertsona izango dira, 39 emakume eta gizon bat. Familia horiek, inolako saneamendurik gabeko txabolatan edo oso egoera txarrean, osasun eta segurtasun baldintza eskasetan, dauden etxebizitzatan bizi dira, eta horrek iraunarazi egiten du zaurgarritasun eta bazterketa egoera, emakumeen kasuan, batez ere.

Saneamendua duten etxebizitzen eraikuntzak hobetu egingo du familietako kide guztien bizitza baldintzak, osasuna eta segurtasuna, familia barruan zaurgarrienak diren emakumeena eta neskatoena batez ere. Horrez gain, egitasmoak murriztu egin nahi du emakumeek jasaten duten diskriminazioa, familia eta komunitate barruan duten aintzatespena handituz, gainerako biztanleen aurrean.

Egitasmoak 99.496 euroko kostu osoa izango du, eta Amurrioko Udalak 20.000 eurorekin lagunduko du, horrelako egitasmoak bat datozelako Udalak gizarte garapenaren eta emakumeen ahalduntzearen inguruan dituen helburuekin.

Udalak hainbat urtez lagundu ditu GKE horren proposamenak, 2008tik 2013ra, etengabe. Hiru urteko geldialdiaren ondoren, lankidetzarekin jarraitu zen. 2016an, “Oinarrizko saneamendua duten 74 emakumerentzako eta euren familientzako etxebizitza duinak, Shaiksanipalli eta Bethapalli landa erkidegoetan, Anantapurreko barrutian” izeneko proiektua finantzatzen laguntzea erabaki zen.

Vicente Ferrer fundazioa 1996an sortu zen Espainian, RDT/WDT erakundeak Indian egiten zuen lanari laguntza espezifikoa eta etengabea emateko. Garai hartan 7.149 laguntzaile zituen, eta gaur egun 131.623 bazkide eta laguntzaile ditu estatu mailan. Vicente Ferrer fundazioa Euskadin ere badago, gaur egun 11.464 laguntzaile dituen ordezkaritza dauka Bilbo erdialdean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide