Udalak Aresketa Ikastolari laga dio eraikin baten erabilera

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko ots. 26a, 09:39

Ikastetxea dagoen udal eraikinaren erabilera lagatu du tokiko erakundeak. / Aiaraldea.eus

Lagapena era jarraituan arautuko duen hitzarmena onetsi du tokiko erakundeak.

Amurrioko Udalak, ikastetxea dagoen udal eraikinaren erabilera Aresketa Ikastola Kooperatiba Elkarteari lagatzea onetsi du. Zenbait urtez higiezina erabiltzen egon ondoren, lagapena era jarraituan arautzen duen hitzarmena sinatu da.

Udalak, bere aldetik, eraikinaren kontserbazio eta mantentze lanek eragindako gastuen parte bat ordainduko ditu.

Aresketa Ikastola hezkuntza zentro kontzertatua da, eta bere hezkuntza zerbitzu osoa D ereduan eskaintzen du.

Amurrioko Udalaren helburu nagusien artean hezkuntzan eredu hori sustatzea dago, Udaleko Euskararen Erabilerarako Plan Orokorrean jasotzen den bezala.

Horrela, Aresketa Ikastolak bere hezkuntza lanarekin baldintza egokietan jarraitzeko aukera bermatuko duen hitzarmena sinatu dute, ikastetxearen ibilbidea, ezaugarriak eta kokalekua kontuan izanda.

Ikastetxeak hamarkadak daramatza zerbitzua eskaintzen Amurrion eta, gainera, Eusko Jaurlaritzak interes publikoko aitorpena eman dio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide