Josune Irabien alkatea eta Txerra Molinuevo alkateordea Urdulizera hurbildu ziren iragan ostegunean, Amurrion bildutako tapoiak entregatzeko. Guztira, Araitzen, meningitisaren ondorioz sortutako burmuin paralisia duen txikiaren, beharrak betetzen lagunduko duten 1.040 kilo dira.
Amurrio, urte luzez udalerrian dauden puntu garbietan plastikozko tapoiak biltzen daramatzan herri solidarioa da. Denbora horretan bildu diren tapoi guztiak udal pabiloi batean gorde dira, norbaitek horien beharra izan arte.
Araitzen kasua ezagutzean, Udala familiarekin harremanetan jarri zen, orain arte batu den tona eskaintzeko. Atzo eman zitzaizkion familiari umearen beharrei aurre egiten laguntzeko balioko duten tapoiak. Epe laburrean, Araitzen ongizatea hobetzeko, bere garapen egokia bultzatzeko aukera emango duen bipedestadore bat erosi beharko dute.