Amurriok materia organikoa jasotzeko beste bi puntu izango ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko mar. 20a, 07:00

Hainbat kanpaina egin dituzte herrian organikoa biltzeko edukiontziaren erabilera sustatzeko. / Amurrioko Udala

Puntu berriak Abiagabarri kalean eta Tren Geltokiaren plazan egongo dira. Bi informazio puntu programatu dira martxoaren 17an eta 22an, konpostajerako kita emateko. 

Amurrioko Udala materia organikoaren gaikako bilketarako gero eta puntu gehiago ari da instalatzen. Duela denbora gutxi beste bi edukiontzi jarri ditu, Abiagabarri kalean eta Tren Geltokiaren plazan eta, ondorioz, gaur egun bilketarako 18 puntu daude. Urtean zehar, udalerrian bilketarako puntu gehiago instalatzea aurreikusten da.

Herritar guztiak daude ekimenarekin bat egitera gonbidatuta. Interesatuek dagokien kita jaso ahal izango dute, materia organikoa edukiontzi marroian uzteko, eta baita errefortzuko konpostaje poltsak ere, programatu diren bi informazio puntuetan.

Lehenengoa martxoaren 17an, larunbatean, izango da, Tren Geltokiaren plazan, goizeko 10:30etik 13:30era. Martxoaren 22an, ostegunean, bigarren informazio jardunaldia izango da Abiagabarri kalean, 17:00etatik 20:00etara.

1.500 familia baino gehiagok egin dute bat
2014an martxan jarri zen materia organikoaren bilketarako zerbitzuak harrera bikaina jaso du herritarren, ikastetxeen eta merkatarien aldetik. Amurrioko 1.500 familia eta merkataritzako 50 establezimendu baino gehiagok bat egin dute jadanik zerbitzu horrekin, udalerriko ikastetxe guztiez gain.

2017an, Amurriok gaikako 51,13 tona materia organiko bildu zituen, urtero gero eta handiagoa den kantitatea. Zaborraren %50 baino gehiago materia organikoa da eta, ondorioz, bereizketa ezinbestekoa da hondakindegira bidalitako hondakin kantitatea murrizteko.

Gaur egun, Amurriok materia organikoa biltzeko 18 edukiontzi ditu: Aldain, Virgen Niña ikastetxearen irteeran; Araba 5ean; Boriñaur 1ean; Etxegoien 4an; Jose Madinabeitian; Landaburu, 26an; Landako 17an; Rey kalean, Lucas Rey ikastetxearen irteeran; Mendiko 11n; Zabaleko 2an; Etxegoienbidean, Aresketa Ikastolaren irteeraren ondoan; Felix Murgan, postontzien ondoan; Zabalekon, San Jose auzoan; Etxeguren Gotzainaren plazan; Zaraobe ikastetxean, Etxebarriaur kaletik dagoen sarbidean; San Anton plazan; eta Abiagabarri kalean eta Geltoki plazan instalatu diren biak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide