Amurriok partaidetza aktiboa izan du martxoaren 8ko jardueretan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko mar. 19a, 16:00

Amurrio eta Laudio lotu zituen martxak izandako harrera nabarmendu du udalak. / Amurrioko Udala

Udalak, Amurrioko herritarrek martxoaren 8ko jardueretan izan zuten inplikazio handia eskertu nahi du. 400 amurrioar baino gehiagok hartu zuten parte Berdintasunaren aldeko lehenengo Ibilbide Neurtuan. 

Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, jardunaldiak, garrantzi berezia izan du aurten Amurrion, eta hori, egun horren inguruan antolatu ziren jardueretan nabarmendu da. Amurrioko herritarren partaidetza ikusgarria izan da. Horren adibide, martxoaren 8an izandako ekintza jendetsuak izan ziren, Juan Urrutia plazan egindako elkarretaratzea, besteak beste.

Joan den asteko larunbatean, Juan Urrutia plazan, Kaskagorri eta Altzarrate kirol taldeek antolatutako Berdintasunaren aldeko lehenengo Ibilbide Neurtuan parte hartzeko 400 pertsona baino gehiago elkartu zirela ere azpimarratu behar da.

Interesa piztu duen eta herritarren aldetik erantzun bikaina jaso duen beste jardueretako bat, emakume bertsolarien eta idazleen mahai ingurua izan zen. Bertan Onintza Enbeitak, Ane Labakak eta Izar Mendigurenek hartu zuten parte. Ekitaldi horretara Amurrioko ikastetxeetako eta AEKko 187 pertsona joan ziren.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie aipatutako jardueretan eta martxoaren 8aren inguruan programatu ziren beste batzuetan parte hartu zuten pertsona guztiei, euren inplikazioa erakutsiz gizartean aldaketak emateko beharra adierazteko orduan. Horrez gain, Udalak bere eskerrona bideratu nahi die Kaskagorri eta Altzarrate kirol taldeei, Berdintasunerako Udal Kontseilua osatzen duten emakumeei, Otsemeak eta Aurreraka elkarteetako kideei eta ekintza desberdinak aurrera eramaten lagundu duten emakumeei, martxoaren 8a ospatzeko egin duten lan guztiarengatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide