Prebenfamilia-araba proiektuak aiaraldeko familiaren eguna antolatu du larunbat honetarako

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko mai. 9a, 16:40

Prebentzioa eta komunitate aisia landuko diren jardunaldia izango da. Jarduerak goizeko 10:00etan hasiko dira, mahai teknikoarekin eta familia osoari zuzendutako jarduerak jasoko dituen eta 13:00ak arte luzatuko den espazio ludikoarekin.

Prebenfamilia-Araba proiektuak Aiaraldeko Familien Eguna antolatu du larunbat honetarako. Egun horretan prebentzioa eta komunitate aisia landuko dira. Goizeko 10:00etan hasiko den programazioa Amurrioko Refor eraikinean egingo da. 6 urtetik beherako umeek haurtzaindegi zerbitzua izango dute goiz osoan. 

Aiaraldeko Familien Eguna Aiaraldeko Gurasoen Elkarteen eta denbora librearekin erlazionatutako beste elkarte batzuen artean antolatutako jarduera da, Laudioko eta Amurrioko Udaletako Udal Prebentzio Taldeekin eta Gizarte Ongizate Foru Institutuarekin batera. Horrez gain, kirol, gizarte eta kultura arloetako 20 elkarte baino gehiagok hartuko dute parte, Aiarako Koadrilako adingabeekin egiten duten lanarekin erlazionatutako jarduerak antolatuz.

Jardunaldiaren helburuak, partaideek aisiak betetzen duen leku babesleari eta hezitzaileari buruzko gogoeta egitea, familiak Prebentziorako Komunitate Eragile gisa betetzen duen lekua aztertzea, Aiaraldeko prebentziozko aisia osasungarria ezagutaraztea, familien eta euren seme-alaben eta arlo horretan lan egiten duten gizarte kolektiboen arteko harreman zuzena bultzatzea eta ingurune publikoan familien arteko harremana sustatzea dira.

Jarduerei hasiera emateko, “Familia eta prebentziozko aisia” izeneko mahai teknikoa egingo da 10:00etatik 11:30era. Errioxako Unibertsitatetik etorritako ikerlariek osatuko dute mahaia. 10:00etan jarriko da martxan, baita ere, 13:00ak arte luzatuko den eta familia osoari zuzendutako jarduerak jasoko dituen espazio ludikoa. Jardunaldian laguntzen duten Gizarte, Kultura eta Kirol arloetako Elkarteek bideratuko dute. Amaitzeko, 11:30etik aurrera, Gurasoen Elkarteen eta parte hartzen duten gainerako Elkarteen zenbait informazio puntu instalatuko dira.

Bidea 2015ean hasi zuen Prebenfamilia-Araba proiektuaren helburua familiek Arabako komunitate espazioan bete behar duten prebentzio lana indartzea da, sareko lanaren bitartez. Amurrioko Udalak, Laudioko Udalak, Vitoria-Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Ikastetxe Publikoetako Gurasoen Elkarteen Federazioak (Denon Eskola), Ikastetxe Kontzertatuetako Gurasoen Arabako Federazioak (FAPACNE) eta Prebentzio Azterketen Europako Institutuak osatzen duten erakundeen arteko proiektua da.

Prebenfamiliaren oinarrizko ideia, familiak ahalduntzea eta euren egitekoa indartuko den esparrua ezartzea da, prebentzioari buruzko komunitate sarearen erdigunea izan daitezen, beste erakunde batzuekin batera. Gaur egun, Prebenfamilia-Arabatik denbora librearen garrantzia azpimarratu nahi da, etorkizuneko zenbait arazo, adikzioak, buru osasunarekin erlazionatutako arazoak edo jazarpena, besteak beste, prebenitzen lagunduko duten balioak eta ohiturak garatzeko modu gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide