Amurrioko Jaien Kartel Lehiaketa Juan Diego Ingelmo Benaventek irabazi du

Kartel irabazlea.

Juan Diego Ingelmo Benaventek aurkeztu duen “Iguarrako” lanak irabazi du Amurrioko Udalak antolatu duen 2018ko Jaietako Kartel Lehiaketa. Kartela Burrianatik (Castelló) bidali duen irabazleak 800 euroko saria jasoko du.

Kartel irabazlearen aukeraketaz gain, epaimahaiak umeentzako 2018ko Jaietako Kontrazalen Lehiaketari buruzko erabakia ere hartu du. Hiru sari eman ditu:

  • Kontrazalen Lehiaketaren lehen saria: “Iguarrakoren zapiak” lana egin duen Unai Hernández Martinek 60 euroko saria jasoko du eskolako materialean.  
  • Kontrazalen Lehiaketaren bi accesitak, berriz, Maider Udaeta Martínek eta Cayetana Berdat Passarok eramango dituzte.

Hiru irabazleek jaso dituzten sariak, Amurrio Antzokian erabiltzeko zinebonoarekin osatuko dira.  

Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, sarien banaketa ekitaldia egingo da Bañueta Kiroldegiko atarian, eta ekainaren 1era arte ikusi ahal izango den eta aurkeztutako lan guztiak biltzen dituen erakusketa inauguratuko da. Aurten 13 lan aurkeztu dira Kartel Lehiaketan, eta 33 proposamen bidali dira Kontrazalen Lehiaketara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide