Amurrioko Udalak hondartzarako bidaia kanpaina jarri du martxan beste urte batez. Irteerak uztailean egingo dira, eta helburua biztanleen artean udako aisialdia bultzatzea izango da. Horretarako, datorren hileko astearte guztietan egingo diren bost irteera programatu dira:
*Uztailaren 3an: Hondarribia
*Uztailaren 10ean: Santander
*Uztailaren 17an: Donostia
*Uztailaren 24an: Donibane Lohizune
*Uztailaren 31n: Zarautz
Autobuserako txartelak Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira, irteera egunaren aurreko ostiralera arte. 14 urtetik gorakoentzako prezioa 8 eurokoa izango da bidaia bakoitzerako, eta 14 urtetik beherakoek 6 euro ordaindu beharko dute. Amurrion Erroldatuta ez daudenek 5 euro gehiago ordaindu beharko dute.
Irteera goizeko 09:00etan izango da Araba kalean, Amurrio Antzokitik gertu. Itzultzeko ordua 20:00ak izango dira.