Partaidetzan oinarritutako Amurriokoekin aurrekontu kanpainak 320 proposamen jaso ditu

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko uzt. 17a, 07:00

320 proposamen jaso dira guztira. / Amurrioko Udala

197 pertsonek euren proposamenak helarazi dituzte, herritarren esku jarritako lau bideak erabiliz.

Amurrioko Udalak partaidetzan oinarritutako AmurriokoEKIN aurrekontuaren bigarren edizioa apirilean jarri zuen martxan. Proposamenak aurkezteko hiru hilabete eta erdi igaro ondoren, maiatzean amaitu zen ekarpenak egiteko epealdia, eta 320 proposamen jaso dira. Proiektuaren lehenengo fase honetan 197 pertsona izan dira euren proposamenak herritarren esku jarritako lau bideak erabiliz egin dituztenak: on line bidez; Udaletxeko, Kultur Etxeko, kiroldegiko eta Nagusien Etxeko postontziak; udalerriko zenbait gunetan dauden informazio puntuak; eta saio bat Zaraobe institutuan. 

Udal proiektuari aurkeztutako ekarpenen artean, zirkulazioa hobetzea, erabiltzen ez diren eraikinen zaharberritzea, aparkatzeko guneak prestatzea edo kirol guneak hobetzea aipa daitezke, beste batzuen artean. Une honetan, prozesua, proposamenen bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren balorazio fasean dago, ondoren, urrian, proposamenak lehentasunen arabera antolatzeko.

218 proposamen balorazio fasean
5 baino ez dira prozesutik kanpo geratu diren proposamenak, ez zituztelako gutxieneko eskakizunak betetzen, Amurrion erroldatuta egotea eta 16 urtetik gorakoa izatea, hain zuzen ere. Aurkeztutako proposamenen artean, batzuk antzekoak edo berdinak ziren eta, ondorioz, 125 proposamen 28tan bateratu dira. Bateratze hori, prozesuaren jarraipen zehatza egiten ari den herritar boluntario taldearekin adostu, eta proposamena egin zuten pertsonekin kontrastatu da.

Beraz, azkenean balorazio fasera igaroko diren proposamenak 218 dira. Urrian, bideragarritasun teknikoaren eta ekonomikoaren balorazio fasea gainditu duten proposamenak aurkeztu eta lehentasunen arabera antolatuko dira.

www.amurriokoekin.eus webgunean proposamen guztien zerrenda argitaratuko da, kontsultatzeko. Pertsonaren batek informazio gehiago behar badu, Partaidetza Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango da (partehartzea@amurrio.eus, 945 891 161).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide