La Casonak bi erakusketa jasoko ditu datorren urriaren 26ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko urr. 17a, 08:07

La Casona eraikinean kokatu dituzte erakusketak. / Aiaraldea

La Casonak eskaintza bikoitza jasoko du urrian. Alde batetik, Ilustrazio Zientifikoko Nazioarteko Sarian biltzen diren ilustrazio zientifikoz osatutako erakusketa, eta bestetik, José Miguel Llanoren ‘Hiriko Txirrindulariak Ciclistas Urbanxs’ erakusketa.

Ilustrazio Zientifikoen erakusketa Arabako Foru Aldundiak laga dio Amurrioko Udalari, eta Komunikazio zientifikoko Kataluniako elkarteak, Zientziarako eta teknologiarako Fundazio espainiarrarekin batera, antolatutako Il-lustra cienciaIlustrazio Zientifikoko Nazioarteko Sariaren hirugarren ediziora aurkeztutako 424 ilustrazio zientifikoen artean aukeratutako 40 lanek osatzen dute.

José Miguel Llanoren ‘Hiriko Txirrindulariak Ciclistas Urbanxs’ erakusketari dagokionez, Madrilen, Sevillan, Bartzelonan, Gijonen, Gasteizen, Donostian, Bilbon edo Amurrion, besteak bete, egindako 40 argazkik osatzen dute. Argazkiak askoz ere egitasmo zabalagoaren parte dira. Egitasmo hori, txirrindulariei eta txirrindularitzako giroari buruz hasi zen egiten 2012an Amurrion. Bizikleta benetako baliabide alternatibo gisa erabiltzea erreibindikatzeaz gain, txirrindularitzan oinarritutako mugikortasunak gure denboran betetzen duen lekuari buruzko erradiografia egin nahi du.

Urri honetan, udalerriko lehen hezkuntzako ikastetxeek, aurreko urteetan bezala, ingurumenarekin erlazionatutako bi erakusketez gozatu ahal izango dute, Juan de Urrutia parkean dauden kutxa-habiak aztertu eta egokitu ondoren.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide