Sexu Askatasunen aldeko Aldarte Azterketa eta Dokumentazio Zentroak, Udalaren lankidetzarekin, “Delitos de odio por orientación sexual e identidad de género (OSIG), una mirada global” erakusketa dakar Amurriora. Erakusketa urriaren 25etik azaroaren 13ra egongo da Bañueta kiroldegian.
Erakusketaren helburua sexu orientazioaren eta genero identitatearen ondoriozko gorroto delituak erakustea da, azterketa kritikoa eta herritarren mobilizazioa sustatzeko, salaketan eta LGTBI eskubideen defentsan.
Gorroto delituen egoera hiru mailatan erakutsi da –Euskadi, Estatua eta Erdialdeko Amerika eta Mexiko– leku bakoitzeko egoera zehatza aztertu ahal izateko eta horien ugaltzean eragina izaten ari diren zergati estrukturalak eta politika globalen eraginak identifikatzeko elementuak eskaintzeko. Aldi berean, estrategiak sortzeko funtsak ere bildu nahi izan dira, SOGI-OSIGren (Sexu Orientazioa eta Genero Identitatea) ondoriozko gorroto delituak desagerrarazteko xedez.
Horrez gain, erakusketaren azken egunean, azaroaren 13an, 18:00etan, bisita gidatua egingo da Aldarteren eskutik. Interesatutako guztiek izena eman dezakete Berdintasuneko Udal Sailarekin harremanetan jarriz (945891161 telefono zenbakia, 200 luzapena edo raguilar@amurrio.eus e-maila).
Prestakuntza tailerra
Amurrioko ikastetxeetako Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek gorroto delituei aurre egiteko hastapen eta estrategiei eta tresnei buruzko prestakuntza tailerretan hartuko dute parte. Tailer horien helburua arazoa ikusgai bilakatzea eta biztanleriako sektore hori aipatutako delituek eragiten dituzten Giza Eskubideen zapalkuntzaren inguruan sentsibilizatzea izango da.