Amurrioko Udalak omenaldia eskainiko die larunbatean Amurrioko Babes Zibileko boluntarioei, udalerrian egingo den Prebentzioaren Astean egingo diren jardueren barruan.
Larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera, San Anton plazaren inguruan, zenbait jarduera egingo dira, Arabako suhiltzaile talde baten, Osakidetzaren eta Amurrioko Babes Zibilaren eskutik. Horrez gain, 11:00etan, “Amurrioko autobabeserako Planak” gaiari buruzko hitzaldia egingo da Kultur Etxean, Udaltzaingoak eskainita.
Ondoren, 12:00etan, San Anton plazan, omenaldia egingo zaie Amurrioko Babes Zibileko boluntarioei. Omenaldi horren bitartez, euren beharra dagoen guztietan pertsona horiek egiten duten lana aintzatetsi nahi da.