Amurriok nagusientzako kultur programazioari berrekingo dio Nagusi Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2018ko aza. 7a, 07:00

Amurrioko Udaleko Adinekoen Sailak, Nagusi Etxean egingo den kultur programazio zabalari ekingo dio urteko azken hilabeteetan. Programatu diren jardueren artean, Arabako Foru Aldundiarekin Hirugarren Adineko Ikasgelak egitarauan aurrera eramango den lankidetza azpimarratu behar da.

Programazio horren helburua pertsona nagusien partaidetza aktiboa sustatzea eta haien bizitza kalitateari eusten eta hobetzen laguntzea da, alderdi fisikoetan eta intelektualetan. Azaroko jarduerak azaroaren 8an hasiko dira, Hirugarren Adineko Ikasgelak egitarauaren barruan dagoen Alzheimerrari buruzko errezitaldiarekin.

PROGRAMAZIOA

Azaroak 8, Alzheimerrari buruzko errezitaldia. Errezitatzailea, Ángela Serna. 18:00etan Nagusi Etxean.

Azaroak 9 , “Las abuelas guerreras” antzerkia. 18:00etan Amurrio Antzokian.

Azaroak 15, “El cerebro abdominal, nuestro segundo cerebro” hitzaldia,  Fernando Gómez-Busto geriatraren eskutik. 18:30ean Nagusi Etxean.

Azaroak 17, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara.

Azaroak 22, “La homeopatía y otras pseudociencias, por qué debemos tener cuidado” hitzaldia,  Mertxe de Renobales biologoaren eskutik. 18:00etan Nagusi Etxean.

Azaroak 29, “Los derechos de las personas mayores. Respeto a las decisiones autónomas” hitzaldia,  Brígida Argoteren, Lakuako egoitzako zuzendariaren, eskutik. 18:00etan Nagusi Etxean.

Azaroak 30, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara.

Abenduak 13, Rondalla Gasteizen kontzertua 18:00etan Antzokian.

Abenduak 14, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara.

Abenduak 20, “Cuidar mi salud mental” hitzaldia. COCODOCeko Joana Díaz de Alda eta Elena García Ozores. 18:00etan Nagusi Etxean.

Abenduak 22, Dantzaldia Nagusi Etxean 19:00etatik 21:00etara

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide